Aramako Ibilbideak

Liburuxka, Panela eta Fitxategi digitalak
Aramako udalarentzako, sei ibilbide prestatu ditugu. Ibilbide hauek "Auzolan"-etik egindako proposamenak dira, herriaren inguruan paseo politak eta lasaiak eman ahal izateko. Leku erakargarrienak nabarmendu ditugu, hainbat arrazoiren arabera: etnografikoa, kulturala, naturala edo bertatik ikus dezakegun panoramikagatik.
Herrian panel bat ipini eta liburuxka bat argitaratu dugu, sei ibilbide hauen informazioarekin, planoak, testuak, argazkiak... Aramako web gunetik ere, ibilbide hauen fitxak ikusi edo imprimitu, zuen GPSrako artxiboa gorde edo Google Earth-en hegaldi bat egiteko aukera izango duzue.











Zure smartphon-arekin ere, informazio hau eskuratu ahalko duzu.

Ibilbide hauek ezagutzeko beste era bat ere eskaintzen dugu, ibilbideetan espezializatuta dagoen "wikiloc" web gunearen bidez.