Ekoizleen Curriculum digitala

Azoka poltsikoan ideiaren barne, ekoizleentzako, fitxa pertsonal digital bat garatu dugu, non beraien datu pertsonalak, zer ekoizten duten, gps lokalizazioa, baserriaren kokapena Google Mapen bidez.... argazki pertsonalak... azaltzen dira. Fitxa hauek kontsultatzeko, baserritarrek azokako postuan plaka batzuk eta txartel pertsonalizatu batzuk izango dituzte QR kode batekin. Telefono mugikor baten bidez QR hau kapturatu eta fitxa digitala kontsulta eta eskuratu ahalko duzu. Datu base hau, Ordiziako Azoka aplikazioaren barne txertatuta dago, aplikazio hau aberasten. Gure lana hau izan da: edukiak kudeatu, materiala sortu (argazkiak, bideoak, grafikoak, testuak...) diseinua egin eta programatu.